jueves, 27 de octubre de 2016

Montauban. Lehenengo hausnarketak eta erreferentziak.

Montauban hirian kokatutako Ingres-Bourdelle museoaren hazkuntza izango da hurrengo proiektua. Horretarako, museoa kokatzen den hiri ertzaren hausnarketa eta berdefinizio egokia egin izan beharko da. Horretarako, ariketaren hasiera gisa hurrengo programa jarraitu beharko da, aurrerago garatzeko aukera izango duena:

    • Aldibaterako erakusketak               500 m2
    • Aretoa (200 pertsona)                     200 m2
    • Liburudenda                                  150 m2
    • Kafetegia                                       350 m2
    • Komunak

Gainera, artxiboaren inguruko hausnarketak egingo dira ariketan zehar, ariketan bertan egokitu daitezkeenak.

Ariketari hasiera emateko, hainbat erreferentzia bilatu dira, museoaren, aldibaterako erakusketa aretoen, programa ezberdinak uztartzeko espazioen ... informazioa aurkitu nahian. Horretarako, bi sailkapen aurkezten dira, egun gutxi hauetan aurkitutako informazioarekin:


PROGRAMA

Proiektuaren programa interesgarria iruditzen zaizkidan hainbat proiektu:

Moreau Kusunoki. Guggenheim Helsinki Design

Proiektuak barne eta kanpo espazioen artean jarraitutasuna proposaten du. Horretarako, estalki ahurra duten eta patioen bitartez inguruarekin erlazioa duten hainbat pabilioi batzen ditu. Gainera, hurrengo atalean aipatzen den ARGIAri buruzko interesa dauka ere.





Rem Koolhaas (OMA). Seoul National University Museum

Kanpus-aren konexioak hobetzekotan, proiektuak mozketa diagonal batek zeharkatzen duen prisma bat planteatzen du. Programak lau zati dauzka: erakusketak, hezkuntza aktibitateak, liburutegia eta zerbitzuak.





ARGIA

Erakusketak egiteko hain garrantzitsua den argiaren kontrola egiten duten hainbat proiektu interesgarri:

Barozzi Veiga. Musée Cantonal del Beaux-Arts (Lausanne)

Antzinako trenbide bat kokatzen zen zonaldea berdefinitzeko sortua, exposaketa gelen argiaren tratamendua interesgarria da oso.






Renzo Piano Building Workshop. LACMA Resnick Pavilion (Los Angeles)

Egitura metalikoak 18 m-ko argiak egitea ahalbidetzen du, espazio jarraitu eta flexible bat sortuz. Luzernarioen beira bertikala ipar orientazioagatik eta bere "bisera" metalikoagatik babestuta geratzen da, argi difusoa soilik sartzeko asmoz.







LEHENENGO IDEIAK

Erreferentzia hauek kontuan izanda, eta ariketan eredugarri izango direlakoan, lehenengo ideiak jorratzen hasi naiz. Horretarako, lehenengo eta behin proiektuaren kokapenaz eta aktuazio eremuaz pentsatzen egon naiz.

Probak eginda, museoaren alboan dagoen proiektuaren barne sartzea erabaki dut. Horrek izan dezakeen potentziala ikusteko asmoz, hona hemen lehenengo irudiak eta hausnarketak ariketarako:












No hay comentarios:

Publicar un comentario