Frantziako Albi hiriko Santa Cecilia Katedralaren atzeko aldeko plaza dugu lehenengo proiektuaren kokapena. Plaza hau XIX. mendeko "sventramenti"-aren ondorioz sortu zen, eraikuntza garrantzitsuak isolatzeko asmoarekin. Horrek gaur egun plaza kuestionagarri batean bihurtu du.
Hona hemen definizio batzuk:
PLAZA
Espazio publikoa eta ospakizunetarako toki nagusia den aldetik, plazan izaten dira komunitatearen gertakari guztiak, bai herri-bazkariak, baita mitin politikoak ere, Izan ere, komunitatea bera da, toki bihurtuta eta gorputzetik haratago zabalduta.
PUBLIKOA
"Kontenplatu" aditzaren etimologiari erreparatuta, espazio baten mugaketa kolektiboaren esanahia nabarmentzen da, eta "tenplu" bihurtzen da, batik bat, bertan biltzen diren gorputzen metaketari esker. Publikoaren antolamenduak tenplua sortzen du, protagonista nagusiek emankizuna eskaintzen duten tokia. Ikusleen gorputzak tokia egiten diete. Gizarte-gorputzeren eta berau ordezten duen horren adierazpen garbiena da.
"Jokoak" erakusketa, San Telmo museoa (Donostia), 2016-10-01
Horrela bada, plaza bat ez da egiten, komunitateak sortzen du bere erabilerarekin. Historikoki horrela gertatu da, jendeak sortu baititu plazak, elkargune, salerosketa, asiagune, ... bezala erabiliz. Albi hirira bueltatuz, merkatu eguna zela topatu genuen. Hala ere, bertan merkatuak ez zuen plaza hartzen, katedralaren atzeko aldea behintzat. Galtzada beste aldeko plazaren zati txikia hartzen zuen, bai eta bertatik ateratzen diren kaleak. Katedralaren atzeko aldea soilik argazki "politak", hutsik eta bizirik gabekoak ateratzeko soilik balio du. Bertan plazaren izaera galdu da, ez da existitzen. Ez da plaza bat.
"ARAZOA"
Bestalde, irekigunea katedralaren atzeko aldean ireki zen, eta bertan katedralaren atzeko horma protagonista bihurtzen zaio. Betidanik esan da atzeko horma "itxusiena" dela, ezkutatu beharrekoa. Izan ere, aurreko aldeko fatxadan jartzen dira apaingarri eta elementu karakteristiko gehienak. Kasu honetan, katedralaren beste aldean dorrea altxatzen da. Honek, alboko sarrera nagusiarekin batera katedralaren fatxadaren elementu karakteristikoenak direla esan dezakegu.
"Atzeko horma plazaren protagonista"
"Ez al luke zentzu gehiago izango?"
Hori guztia kontuan hartuz, argi geratu zitzaizkidan nire proiektuan garatu nahi nituen bi alderdi edo oinarri:
1. Plazaren zati txikiaren erabilera, kaleetan hedatzen zenarekin batera, galtzadaren muga gainditu eta erabilera hauek irekiguneratz bultza beharra, espazioa "inbadituz".
2. Katedralaren atzeko hormaren presentziaz lagundu, proiektua bertan landuz eta horrela "sventramenti"-aren beste ikuspuntu bat sortuz, antzinako perspektibak landu ordez beste berri batzuk sortuz eta plaza hauen erabilera eta existentzia birplanteatuz.
Horrela, lan-maketa baten laguntzaz hurrengo aukerak sortzen hasi nintzen, programa konkretu bat kontuan hartu gabe, esperimentu gisa:
"Elementua: Eskailerak"
Elementu sinple baten bitartez programa osoa bete. Eskailerak elementu urbano berri bat sortuko lukete, erlazionatzeko, esertzeko, deskantsatzeko, ... Bere azpiko aldean erakusketak, merkatu estalia... bezalako jarduerak eman daitezkeen bitartean, eskailerek graderio bat sortzen dute gaur egun erabiltzen den plaza zatirantz. Bertan eszenario bat jarrita festetan edo kontzertu probisionaletan kanpo auditorio bat sortuko lukete.
"Plataforma. Kanpoko deanbulatorio edo girola"
"Plataforma. Kanpoko deanbulatorio edo girola biratua"
"Plataforma. Estalkia"
"Plataforma. Altueran erabilgarri, plaza bertikala"
"Plataforma. Altueran erabilgarri, plaza bertikal biratua"
"Plataforma. Plataforma bertikalak. Egitura eta banaketak ote?"
"Plataforma. Plataforma bertikalak biratuta"
"Lehenengo proba eta lanketaren emaitzak"
Lehenengo lanketaren emaitzak ikusita, hurrengo lanketarako hainbat galdera sortzen dira proiektua jorratzen jarraitzeko:
- Plataformen egitura nola?
- Banaketak, programa, erabilera, ...?
- Formak aldatuta zer? Kurbak, poligonoak, hutsuneak?
- Elementuak erantsita zer? Argia, eskailerak, zuhaitzak, ...
- Plataformen altura aldatuz zer lortuko litzateke?
Lanean jarraituta proiektua garatuz joango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario