jueves, 27 de octubre de 2016

Montauban. Lehenengo hausnarketak eta erreferentziak.

Montauban hirian kokatutako Ingres-Bourdelle museoaren hazkuntza izango da hurrengo proiektua. Horretarako, museoa kokatzen den hiri ertzaren hausnarketa eta berdefinizio egokia egin izan beharko da. Horretarako, ariketaren hasiera gisa hurrengo programa jarraitu beharko da, aurrerago garatzeko aukera izango duena:

    • Aldibaterako erakusketak               500 m2
    • Aretoa (200 pertsona)                     200 m2
    • Liburudenda                                  150 m2
    • Kafetegia                                       350 m2
    • Komunak

Gainera, artxiboaren inguruko hausnarketak egingo dira ariketan zehar, ariketan bertan egokitu daitezkeenak.

Ariketari hasiera emateko, hainbat erreferentzia bilatu dira, museoaren, aldibaterako erakusketa aretoen, programa ezberdinak uztartzeko espazioen ... informazioa aurkitu nahian. Horretarako, bi sailkapen aurkezten dira, egun gutxi hauetan aurkitutako informazioarekin:


PROGRAMA

Proiektuaren programa interesgarria iruditzen zaizkidan hainbat proiektu:

Moreau Kusunoki. Guggenheim Helsinki Design

Proiektuak barne eta kanpo espazioen artean jarraitutasuna proposaten du. Horretarako, estalki ahurra duten eta patioen bitartez inguruarekin erlazioa duten hainbat pabilioi batzen ditu. Gainera, hurrengo atalean aipatzen den ARGIAri buruzko interesa dauka ere.





Rem Koolhaas (OMA). Seoul National University Museum

Kanpus-aren konexioak hobetzekotan, proiektuak mozketa diagonal batek zeharkatzen duen prisma bat planteatzen du. Programak lau zati dauzka: erakusketak, hezkuntza aktibitateak, liburutegia eta zerbitzuak.





ARGIA

Erakusketak egiteko hain garrantzitsua den argiaren kontrola egiten duten hainbat proiektu interesgarri:

Barozzi Veiga. Musée Cantonal del Beaux-Arts (Lausanne)

Antzinako trenbide bat kokatzen zen zonaldea berdefinitzeko sortua, exposaketa gelen argiaren tratamendua interesgarria da oso.






Renzo Piano Building Workshop. LACMA Resnick Pavilion (Los Angeles)

Egitura metalikoak 18 m-ko argiak egitea ahalbidetzen du, espazio jarraitu eta flexible bat sortuz. Luzernarioen beira bertikala ipar orientazioagatik eta bere "bisera" metalikoagatik babestuta geratzen da, argi difusoa soilik sartzeko asmoz.







LEHENENGO IDEIAK

Erreferentzia hauek kontuan izanda, eta ariketan eredugarri izango direlakoan, lehenengo ideiak jorratzen hasi naiz. Horretarako, lehenengo eta behin proiektuaren kokapenaz eta aktuazio eremuaz pentsatzen egon naiz.

Probak eginda, museoaren alboan dagoen proiektuaren barne sartzea erabaki dut. Horrek izan dezakeen potentziala ikusteko asmoz, hona hemen lehenengo irudiak eta hausnarketak ariketarako:












viernes, 14 de octubre de 2016

16.10.14. Albi ariketaren hausnarketak

Laburra. Horixe izan da ariketa hau. Maketarekin soilik hasi dudan bigarren proiektua izan da hau. Horrela, hasieratik neukan ideia finkoa jorratzen saiatu naiz: plazari fatxada berri bat ematea, katedralaren absidea den atzeko horma estalduz. Horrela, plaza huts bat, bizirik gabekoa, bertikalki berraktibatu nahi nuen.

Ariketa azkarra izan da honakoa, bakarrik pentsatzekoa eta jorratzekoa. Maketarekin jolasten joan heinean denbora gehiago nahi nuen garatzeko, izan ere ideia desberdin asko etortzen zitzaizkidan eta guzti horiek probatu nahi nituen. Gainera, hasieran jorratutako eskala (1/500) ez zitzaidan balio nere ideiak pentsatzen jarraitzeko eta eskala handiagoetan bilatu behar izan ditut nere garapenak (1/150). Hori ere maketan irudikatuta geratu da.

Labur esanda, ariketaren garapena faltan bota dut, pare bat buelta gehiago ematea espazio berriei eta sortu nahi nuen programari. Bestela, izan dugun denborarekin uste dut nahiko lan txukuna egin dudala. Hurrengo proiektuan espero nahi ditudan garapenak aurrera eraman ahal izatea.

jueves, 13 de octubre de 2016

lunes, 3 de octubre de 2016

Albi lantzen (1). Arazoa. Maketak eta hauen aukerak.

Frantziako Albi hiriko Santa Cecilia Katedralaren atzeko aldeko plaza dugu lehenengo proiektuaren kokapena. Plaza hau XIX. mendeko "sventramenti"-aren ondorioz sortu zen, eraikuntza garrantzitsuak isolatzeko asmoarekin. Horrek gaur egun plaza kuestionagarri batean bihurtu du.

Hona hemen definizio batzuk:

PLAZA

Espazio publikoa eta ospakizunetarako toki nagusia den aldetik, plazan izaten dira komunitatearen gertakari guztiak, bai herri-bazkariak, baita mitin politikoak ere, Izan ere, komunitatea bera da, toki bihurtuta eta gorputzetik haratago zabalduta.


PUBLIKOA

"Kontenplatu" aditzaren etimologiari erreparatuta, espazio baten mugaketa kolektiboaren esanahia nabarmentzen da, eta "tenplu" bihurtzen da, batik bat, bertan biltzen diren gorputzen metaketari esker. Publikoaren antolamenduak tenplua sortzen du, protagonista nagusiek emankizuna eskaintzen duten tokia. Ikusleen gorputzak tokia egiten diete. Gizarte-gorputzeren eta berau ordezten duen horren adierazpen garbiena da.


"Jokoak" erakusketa, San Telmo museoa (Donostia), 2016-10-01


Horrela bada, plaza bat ez da egiten, komunitateak sortzen du bere erabilerarekin. Historikoki horrela gertatu da, jendeak sortu baititu plazak, elkargune, salerosketa, asiagune, ... bezala erabiliz. Albi hirira bueltatuz, merkatu eguna zela topatu genuen. Hala ere, bertan merkatuak ez zuen plaza hartzen, katedralaren atzeko aldea behintzat. Galtzada beste aldeko plazaren zati txikia hartzen zuen, bai eta bertatik ateratzen diren kaleak. Katedralaren atzeko aldea soilik argazki "politak", hutsik eta bizirik gabekoak ateratzeko soilik balio du. Bertan plazaren izaera galdu da, ez da existitzen. Ez da plaza bat.



"ARAZOA"





Bestalde, irekigunea katedralaren atzeko aldean ireki zen, eta bertan katedralaren atzeko horma protagonista bihurtzen zaio. Betidanik esan da atzeko horma "itxusiena" dela, ezkutatu beharrekoa. Izan ere, aurreko aldeko fatxadan jartzen dira apaingarri eta elementu karakteristiko gehienak. Kasu honetan, katedralaren beste aldean dorrea altxatzen da. Honek, alboko sarrera nagusiarekin batera katedralaren fatxadaren elementu karakteristikoenak direla esan dezakegu. 


"Atzeko horma plazaren protagonista"




"Ez al luke zentzu gehiago izango?"



Hori guztia kontuan hartuz, argi geratu zitzaizkidan nire proiektuan garatu nahi nituen bi alderdi edo oinarri:

1. Plazaren zati txikiaren erabilera, kaleetan hedatzen zenarekin batera, galtzadaren muga gainditu eta erabilera hauek irekiguneratz bultza beharra, espazioa "inbadituz".


2. Katedralaren atzeko hormaren presentziaz lagundu, proiektua bertan landuz eta horrela "sventramenti"-aren beste ikuspuntu bat sortuz, antzinako perspektibak landu ordez beste berri batzuk sortuz eta plaza hauen erabilera eta existentzia birplanteatuz.




Horrela, lan-maketa baten laguntzaz hurrengo aukerak sortzen hasi nintzen, programa konkretu bat kontuan hartu gabe, esperimentu gisa:




"Elementua: Eskailerak"

Elementu sinple baten bitartez programa osoa bete. Eskailerak elementu urbano berri bat sortuko lukete, erlazionatzeko, esertzeko, deskantsatzeko, ... Bere azpiko aldean erakusketak, merkatu estalia... bezalako jarduerak eman daitezkeen bitartean, eskailerek graderio bat sortzen dute gaur egun erabiltzen den plaza zatirantz. Bertan eszenario bat jarrita festetan edo kontzertu probisionaletan kanpo auditorio bat sortuko lukete.




"Plataforma. Kanpoko deanbulatorio edo girola"




"Plataforma. Kanpoko deanbulatorio edo girola biratua"




"Plataforma. Estalkia"




"Plataforma. Altueran erabilgarri, plaza bertikala"




"Plataforma. Altueran erabilgarri, plaza bertikal biratua"




"Plataforma. Plataforma bertikalak. Egitura eta banaketak ote?"




"Plataforma. Plataforma bertikalak biratuta"




"Lehenengo proba eta lanketaren emaitzak"


Lehenengo lanketaren emaitzak ikusita, hurrengo lanketarako hainbat galdera sortzen dira proiektua jorratzen jarraitzeko:
  1. Plataformen egitura nola?
  2. Banaketak, programa, erabilera, ...?
  3. Formak aldatuta zer? Kurbak, poligonoak, hutsuneak?
  4. Elementuak erantsita zer? Argia, eskailerak, zuhaitzak, ...
  5. Plataformen altura aldatuz zer lortuko litzateke?


Lanean jarraituta proiektua garatuz joango da.