viernes, 27 de noviembre de 2015

Oviedoko Gas Fabrika (lantzen)

Oviedoko Gas Fabrikaren Proiektu Urbanoa garatzen hasteko, antzinako trenbidea igarotzen zen zatia aukeratu da. Horrela bada, eremua pizteko lehenengo pausoa zati honetan trenbidearen ibilbidea berreskuratu eta bertan pasealeku edo sarreragune bat egitea da.




Zati honetan interbentzioarekin hasteko, lehenik eta behin hainbat gauza kontuan izan behar dira. Lehenik eta behin, pasealeku hori aktibatzeko hainbat soluzio posible eman beharko lirateke, aukera anitz egon daitezen bai pasealeku eta bai eremua aktibatzeko. Horrela bada, hurrengo estrategia posibleak proposatu dira, erabilera anitz hartzen dituena gerora orubearen erabilera aldaketa posibleak direla eta:




Hau ezaguturik, kontuan hartu beharreko bigarren gauza pasealekua eraikinekin duen kontaktua da. Horrela bada, kontaktu hauek "ebazteko" beste hainbat estrategia posible proposatu dira, bakarka edo konbinatuta garatu daitezkeenak:





Behin estrategia hauek finkaturik, gure hipotesi edo proiektua finkatzen hasi gaitezke. Honako hau, garatzen hasi naizen lehenengo aurrehipotesi bat da, zeinak aurreko estrategiak kontuan hartzen ditu. Hori horrela izanda, honako hasierako lan bat izango genuen, oraindik garatzeke:



Azkenean, trenbide-pasealeku hori aktibaturik, eraikinak ere aktibatuko lirateke. Hori jarraituz, erainek beheko plazara duten konexioa dela eta, plaza honetan ere aktibazioa gertatuko litzateke. Horrela bada, eremuan bizitza handia sortzen hasiko litzateke, soilik pasealeku bat proiektatu eta gero, hurrengo collage-a azaldu nahi duen modura.


miércoles, 18 de noviembre de 2015

Oviedoko aurrentrega II (aurreko asteko aldaketak)


Orubean nondik aktuatzen hasteko, antzinako trenbidea igarotzen zen zatia aukeratu dut. Gaur egun, trenbide zati bat mantentzen da, eta proiektuaren bidez hori berreskuratu nahi da, iparraldean kokatzen den Azcárraga kaletik hasita paseabide bat sortuz. Horrela bada, orubearen ekialdean kokatzen diren eraikinak izango dira lehenengo aktuazioa izango duten eraikinak.

 Ipar-ekialdeko eraikina bi altueratan garatu nahi da. Beheko solairua plazarekin harremana dauka, eta hori musikari buruzko tailer-entsaiu gela-gune sozial bihurtu nahi da. Hori gela finko batzuen bidez lortu nahi da, gainerako eraikin zatia espazio diafano bat uzten izanik eta bertan sozializatzeko espazio handi bat egonda.

Goiko solairuan aldiz, pasabide-pasealekuarekin jarri nahi da harremanetan eraikina. Horrela bada, bertan komertzioak sartzea proposatu da aurrez aurretik.
Beste eraikina auditorio bat izatea proposatzen da. Bi plazak lotzeko eraikin bat egitko ideia baztertu da. Horren ordez, kalea eraldatu eta kale zati bat eraikinean sartzeko aukera izatea proposatzen da. Horrela bada, kalean graderio bat egin nahi da, zeina estalki mugikor baten bidez eraikinaren barnean sar daitekeen. Horrela, eraikina bakarrik auditorio txiki edo ensaio gela izan daiteke estalkia jartzen ez denean. Estalkia jartzen denean, ordea, eraikina eszenatoki-instalazio gela bihurtu daiteke, kalearekiko integrazioaren bidez auditorio handi baten zati batean bihurtuz.

viernes, 13 de noviembre de 2015

Oviedoko aurrentrega

Oviedoko Gas fabrika irla itxi bat da, kanpoarekiko erlaziorik gabe. Proposamen honen bidez hori aldatu nahi da,  eta horretarako hainbat aktuazio egin dira:

-Espazio publikoak ireki: erabilera berriak hartzeko gai ez diren eraikinak kenduz, kanpo espazio publiko berriak sortzen dira eremuan.

-Alboko eremuekiko  harremana sendotu: Alboan existitzen diren eremuak fabrikan integratuz, eremua gero eta espazio gehiago har dezake. Gainera, eremurantz sarrera berriak irekiz, kohesio handiago bat lortu daiteke.

-Erabilera anitzeko eraikinak sortu: Erabilera posible batzuk eginda, eremuan bizitza 24 ordu izatea bermatzen da, eta ez halako “zonalde fantasma” sortzea.


Hori horrela izanda, eremuko bi kota ezberdinetan bi plaza sortzea proposatzen da, zeinak bakoitzak bere nortasun propioa izango duen.

Goiko plazak lan-bizi eraikinak dauzka inguruan. Hori dela eta plaza domestikoagoa izango da, lasaiagoa.

Beheko plaza aisialdi-tertziario eraikinak dauzka alboan. Hori dela eta plaza komertzialago bat izango da, bizi gehiago izango duena.


Orubean nondik aktuatzen hasteko, antzinako trenbidea igarotzen zen zatia aukeratu dut. Gaur egun, trenbide zati bat mantentzen da, eta proiektuaren bidez hori berreskuratu nahi da, iparraldean kokatzen den Azcárraga kaletik paseabide bat sortuz. Horrela bada, aktuatzen hasteko lehen eraikina gasometroaren ezkerrean kokatzen den eraikina da.

Eraikin honek bi altuera desberdinetan egingo du lan. Beheko plantan, plazarekin izango du erlazioa. Hasiera batean, eraikin honetan gela ezberdinak egitea planteatu da, edozein erabilera har dezakeena. Proiektuan hasiera batean hartuko den erabilera musika ensaio gela izango da. Hala ere, beste hainbat erabilera har ditzake: argazkiak manualki errebelatzeko gelak, tailerrak emateko gelak, ... Hauek espazio finkoak izango dira (gorria).

Zati hori finkoa izango da. Eraikinaren beste erdialdea, aldiz, espazio diafano bat da. Bertan erabilera malguago bat lor daiteke, eta edozein ekintza burutu, espazio handi edo txikia behar duena. Horien adibide dira, adibidez, modulu txikiez osatutako piezen txertaketaren bidez espazio desberdinak sortu, edota auzo bazkari bat organizatu. Hau espazio librea izango da (berdea).

Goiko plantan, aldiz, Azcárraga kalerarekin konektatzen den pasealekua dugu. Paseabide hau erakargarriago bihurtzeko, goiko aldean erabilera tertziarioak planteatu dira, hala nola, taberna edota kafetegiak. 


miércoles, 14 de octubre de 2015

14.10.2015 Tailerra (Egituraren azterketa)


Tailer bateratua eduki dugu gaur, Egiturak III irakasgaian zentratuz. Duela bi aste dispositiboaren aurkezpen publikoak egin genituen. Gaur arte pixkanaka-pixkanaka proiektua garatzen egon gara eta ideia berriak ekarri ditugu tailerrera.

Besteak beste, portikoen forma zuzendu dugu: zutabeak zoruarekiko perpendilkurrak egin ditugu, atzeko itxitura zati inklinatuak gelaren espazio nahikoa jaten digulako. Bestalde, planteatu dugu elementu finko bat edukitzea. Eserleku jarraia hain zuzen ere. Elementu hau kaxa izaera edukiko luke, eta bertan gordeko dira eserleku, mahai eta bestelako altzari desmuntagarriak. 

Pentsatutako aldaketa nagusiena toldo baten diseinua pentsatzea izan da. Izan ere, planteatu dugu egitura hutsa uztea, estalki eta itxiturarik gabe. Gela ireki bat azken finean (klima oneko konfigurazioa izango zen hau). Toldoa, behin bilduta kaxan gordeko dena, kondoi bat bezala egitura estaliko du, euritik eta haizetik babesteko (klima txarreko konfigurazioa). Toldoa plastiko edo lona desberdinez osatu ahal da, transpirablea, gardena, transluzidoa, txuria... izateko. Honek ahalbidetuko luke barru-kanpoko erlazio bisuala, baita lona txurian proiekzioak egitea, esate baterako. Toldoa, kanping denda bat balitz bezala, ate eta leihoak edukiko lituzke kremailera eta belkroen bidez. 

Gero, tailerrean zehar ideiak eta aldaketak baloratzen egon gara, eta erabaki dugu toldoa osoa ez izatea, baizik eta soilik itxitura alde batzuetan jartzea. Banku finkoaren idea garatzen, konturatu gara kaxa izaera horri probetxu atera eta garraiatzeko kaxa bat bezala funtzionatzea. Hau da, gure 'THE GELA' desmuntagarria izatea (azken finean elementu linealak dira: listoiak, taulak, kableak...) eta IKEA-ko altzari bat bezala kaxan pieza guztiak 'tetris' moduan enkajatuak egotea.

Irakasleen laguntzaz, arazo batzuk konpondu ditugu, baina ere aipatu dizkigute beste arazo batzuk, guk horietaz ohartu ez garenak: portikoak arrriostratzeko beharra eta haizearen eraginez gure proiektua mugitzeko arriskua dagoela (bela bat bezala funtzionatu ahal duelako). 

Lehen arazoarentzat, soluzioa da pletinak jartzea piezen arteko loturetan eta tentsore edo arriostrak jartzea portikoen artean. Bigarren arazoari dagokionez, zenbait ideia bururatu zaizkigu: urezko bidoiekin, harrizko betekinarekin eta pabimentuarekin (baldosak, hormigoi losak...) kontrapisua egitea.


Amaitzeko, pentsatzen egon gara, baita ere, behin desmuntagarria eginda nolakoa izango diren instalazio elektrikoak eta iluminazio-instalazioak. Baita desmuntagarria izateko piezak ez ondatzeko eraikitze sistema zehatzak ere.

domingo, 4 de octubre de 2015

Proiektuaren aurkezpen eguna: NAUTIKO


Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna delakoan, Donostia Lagunkoiak ekitaldi pare bat antolatu ditu. Alde batetik, goizean, Arkitekturako eskolan tailerretan egondako adinekoekin bildu ginen ikasleok esposaketa gelan. Bertan gure dispositibo urbanoen lehenengo ideiak azaldu genien. Aste hauetan landutako ariketen emaitza desberdinak ikusi eta gero, helduek liluraturik geratu dira, oso pozik, haien hitzetan. Izan ere, haien esperientziak, arazoak, kexak... prozesatu eta haien gustukoak izan diren lanak ikusi dituzte, beraien eskaerak proiektu gisa ikusiz. 

Hala ere, normala den bezala, adinekoen artean esperientzia eza eta gure gaztaroa "kritikatu" dute. Izan ere, gure proiektuetan askotan eskolan gustatzen den elementu mugikor, ... asko proposatu ditugu, gizarteak izan dezakeen inzibismoa kontuan izan gabe (lapurtu, apurtu, ...).


Arratsaldean, Donostia 2016 egoitzara joan ginen ikasle eta irakasleok. Bertan, teknikarien partez hitzaldi batzuk egin ziren Donostia Lagunkoiaren kideei. Eneko Goya Donostiako alkatea ere agertu zen. Ekitaldian, gainera, mural handi batzuetan gure idei eta lan-esperientziak marraztu edo idazteko aukera izan genuen, helduekin solasaldian eta lunch-az gozatuz bitartean.

Helduek zenbait kontzeptu azpimarratu zizkiguten, geroago muralean isladatu genituenak. Nabarmentzekoa da amaieran nagusi bat hurbildu zitzaigula eskerrak eta zorionak emanez gure taldeak Nautikoan gauzatutako proiektuagatik. Bere esanetan, buruan zeukan ideia bera kanporarazi eta erreal bihurtu genuen; bere ustez ideia perfektua zela eta beharrezkoa proposatutako tokian.


Guztia ikusita, esperientzia positiboa izan dela ziurtatu daiteke, gainera jarraitu dezakeena. Proiektatzerako garaian erabiltzaile errealen iritzi eta esperientziak entzuteak proiektuari asko lagundu dio, gure ikuspuntua kontuan ohi hartzen dugun kolektiboetan jarriz. Orain, TheGela garatu, hobetu eta zehazteko ordua daukagu, ikuspuntu honek proiektua interesgarriago bihurtuko delaren esperantzarekin.


GURE IDEIA:

Nautikoa Kontxako abadiaren mendebaldean kokatzen den eraikin bat da. Donostiako kosta ikuspegi idilikodun paseo bat da. Haizearen orrazitik Nautikorarteko bidea begiraleku handi bat bihurtu da, baina akats bat ikusten zaio, bista hauek disfrutatzeko geralekurik ez izatea alegia. Nautikoko terraza paseo baten amaiera bihurtu da non turistak azken momentuko argazkiak ateratzera hurbiltzen diren. 

Horrela izanik, berez itsaso gaineko plaza bat izan zitekeena , leku anekdotiko eta desaprobetxatua bihurtu da. Gainera, pabimentuaren diseinuak igaroezina bihurtzen du eta oztopoak besterik ez ditu sortzen. Proiektu honek, begiralekuari bira eman eta kontzeptua guztiz aldatzea proposatzen du, elementu bat sortuz, zein plazaren erdian kokatuko dugun, bista horiek oztopatuz. Hau horrela eginik, espazio berriak sortzen dira, erabilera aldatzen da eta bizia sortzen da plazan.




miércoles, 23 de septiembre de 2015

Hausnarketak 15.09.23

Donostia Lagunkoiaren laguntzaz, hiriaren espazioak berrasmatzeko edo erabilgarri bihurtzeko proiektua proposatu nahi da. Horrela bada, erreferentzia ezberdinak bilatu dira, antzeko planteamenduetan oinarrituta. Bilaketaren emaitza, hurrengo irudiaren bidez laburbiltzen da:


Egitura aurrefabrikatutan oinarrituta, hainbat eredu hartu ditugu errez muntatu eta garraiatzekoak. Material berrerabiliak erabiliz, "dispositiboaren" muntaketa errazagoa izan dadin. Material nagusiak, hortaz, altzairua eta egurra izango dira.

Hausnarketa sakon baten ondorioz, dispositibo horrek hurrengoak izan beharko dituela ondorioztatu dugu, jendea erakartzeko asmoz:

-Wifi gunea
-Entxufeak
-Mobiliarioa
-Argiztapena gauean

Dispositiboa moldagarria izango da, egurrezko oholei ez zaie erabilera jakin bat emango. Errailen bidez jendeak taula horiek nahieran jarriko dituzte.

Horrela bada, dispositibo osoa eraikitze erreza, mugikorra, klimatik babesa eman... izango da, eta horrela, hurrengo proposamena egiten dugu:


Taldea: Egoitz Sánchez, Leire Seoane, Mikel Rankin