domingo, 4 de octubre de 2015

Proiektuaren aurkezpen eguna: NAUTIKO


Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna delakoan, Donostia Lagunkoiak ekitaldi pare bat antolatu ditu. Alde batetik, goizean, Arkitekturako eskolan tailerretan egondako adinekoekin bildu ginen ikasleok esposaketa gelan. Bertan gure dispositibo urbanoen lehenengo ideiak azaldu genien. Aste hauetan landutako ariketen emaitza desberdinak ikusi eta gero, helduek liluraturik geratu dira, oso pozik, haien hitzetan. Izan ere, haien esperientziak, arazoak, kexak... prozesatu eta haien gustukoak izan diren lanak ikusi dituzte, beraien eskaerak proiektu gisa ikusiz. 

Hala ere, normala den bezala, adinekoen artean esperientzia eza eta gure gaztaroa "kritikatu" dute. Izan ere, gure proiektuetan askotan eskolan gustatzen den elementu mugikor, ... asko proposatu ditugu, gizarteak izan dezakeen inzibismoa kontuan izan gabe (lapurtu, apurtu, ...).


Arratsaldean, Donostia 2016 egoitzara joan ginen ikasle eta irakasleok. Bertan, teknikarien partez hitzaldi batzuk egin ziren Donostia Lagunkoiaren kideei. Eneko Goya Donostiako alkatea ere agertu zen. Ekitaldian, gainera, mural handi batzuetan gure idei eta lan-esperientziak marraztu edo idazteko aukera izan genuen, helduekin solasaldian eta lunch-az gozatuz bitartean.

Helduek zenbait kontzeptu azpimarratu zizkiguten, geroago muralean isladatu genituenak. Nabarmentzekoa da amaieran nagusi bat hurbildu zitzaigula eskerrak eta zorionak emanez gure taldeak Nautikoan gauzatutako proiektuagatik. Bere esanetan, buruan zeukan ideia bera kanporarazi eta erreal bihurtu genuen; bere ustez ideia perfektua zela eta beharrezkoa proposatutako tokian.


Guztia ikusita, esperientzia positiboa izan dela ziurtatu daiteke, gainera jarraitu dezakeena. Proiektatzerako garaian erabiltzaile errealen iritzi eta esperientziak entzuteak proiektuari asko lagundu dio, gure ikuspuntua kontuan ohi hartzen dugun kolektiboetan jarriz. Orain, TheGela garatu, hobetu eta zehazteko ordua daukagu, ikuspuntu honek proiektua interesgarriago bihurtuko delaren esperantzarekin.


GURE IDEIA:

Nautikoa Kontxako abadiaren mendebaldean kokatzen den eraikin bat da. Donostiako kosta ikuspegi idilikodun paseo bat da. Haizearen orrazitik Nautikorarteko bidea begiraleku handi bat bihurtu da, baina akats bat ikusten zaio, bista hauek disfrutatzeko geralekurik ez izatea alegia. Nautikoko terraza paseo baten amaiera bihurtu da non turistak azken momentuko argazkiak ateratzera hurbiltzen diren. 

Horrela izanik, berez itsaso gaineko plaza bat izan zitekeena , leku anekdotiko eta desaprobetxatua bihurtu da. Gainera, pabimentuaren diseinuak igaroezina bihurtzen du eta oztopoak besterik ez ditu sortzen. Proiektu honek, begiralekuari bira eman eta kontzeptua guztiz aldatzea proposatzen du, elementu bat sortuz, zein plazaren erdian kokatuko dugun, bista horiek oztopatuz. Hau horrela eginik, espazio berriak sortzen dira, erabilera aldatzen da eta bizia sortzen da plazan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario