viernes, 13 de noviembre de 2015

Oviedoko aurrentrega

Oviedoko Gas fabrika irla itxi bat da, kanpoarekiko erlaziorik gabe. Proposamen honen bidez hori aldatu nahi da,  eta horretarako hainbat aktuazio egin dira:

-Espazio publikoak ireki: erabilera berriak hartzeko gai ez diren eraikinak kenduz, kanpo espazio publiko berriak sortzen dira eremuan.

-Alboko eremuekiko  harremana sendotu: Alboan existitzen diren eremuak fabrikan integratuz, eremua gero eta espazio gehiago har dezake. Gainera, eremurantz sarrera berriak irekiz, kohesio handiago bat lortu daiteke.

-Erabilera anitzeko eraikinak sortu: Erabilera posible batzuk eginda, eremuan bizitza 24 ordu izatea bermatzen da, eta ez halako “zonalde fantasma” sortzea.


Hori horrela izanda, eremuko bi kota ezberdinetan bi plaza sortzea proposatzen da, zeinak bakoitzak bere nortasun propioa izango duen.

Goiko plazak lan-bizi eraikinak dauzka inguruan. Hori dela eta plaza domestikoagoa izango da, lasaiagoa.

Beheko plaza aisialdi-tertziario eraikinak dauzka alboan. Hori dela eta plaza komertzialago bat izango da, bizi gehiago izango duena.


Orubean nondik aktuatzen hasteko, antzinako trenbidea igarotzen zen zatia aukeratu dut. Gaur egun, trenbide zati bat mantentzen da, eta proiektuaren bidez hori berreskuratu nahi da, iparraldean kokatzen den Azcárraga kaletik paseabide bat sortuz. Horrela bada, aktuatzen hasteko lehen eraikina gasometroaren ezkerrean kokatzen den eraikina da.

Eraikin honek bi altuera desberdinetan egingo du lan. Beheko plantan, plazarekin izango du erlazioa. Hasiera batean, eraikin honetan gela ezberdinak egitea planteatu da, edozein erabilera har dezakeena. Proiektuan hasiera batean hartuko den erabilera musika ensaio gela izango da. Hala ere, beste hainbat erabilera har ditzake: argazkiak manualki errebelatzeko gelak, tailerrak emateko gelak, ... Hauek espazio finkoak izango dira (gorria).

Zati hori finkoa izango da. Eraikinaren beste erdialdea, aldiz, espazio diafano bat da. Bertan erabilera malguago bat lor daiteke, eta edozein ekintza burutu, espazio handi edo txikia behar duena. Horien adibide dira, adibidez, modulu txikiez osatutako piezen txertaketaren bidez espazio desberdinak sortu, edota auzo bazkari bat organizatu. Hau espazio librea izango da (berdea).

Goiko plantan, aldiz, Azcárraga kalerarekin konektatzen den pasealekua dugu. Paseabide hau erakargarriago bihurtzeko, goiko aldean erabilera tertziarioak planteatu dira, hala nola, taberna edota kafetegiak. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario