Hona hemen tailer bateraturako lehengo idei eta irudiak:
viernes, 27 de enero de 2017
domingo, 22 de enero de 2017
"Museos para el siglo XXI"
Ikasgai honetan museoei buruz hitz egin, pentsatu eta ikertu dugu. Horrela, museoari buruzko hainbat ideiei buruz hausnartu dugu. Hori dela eta, hemen hainbat ideia elkarbanatu nahi ditut.
Zer da museo bat?
Museo bat, bere jatorrian, musen tenplua zen, orainaldirako akzioen inspirazio eta etorkizuneko proiekzioen iturri. Erdi Aroan merkatariek balorea zeukaten eta bitxiak ziren gauzak kolekzionatzen hasi ziren. Jarraian, errege, printzipe eta Elizak ere moda hau jarraitu zuten. XVIII. mendean "publikoa"-ren kontzeptua ezarri eta XIX. mendean irakasteko bide bezala pentsatzen hasi zen. Hori dela eta, pedagogiara zabaldu zen, eta kolekzioak ordenatzen hasi ziren.
Hasieran kolekzionismo zientifikoa jarraitzen zuten museoak eratu ziren, arte, historia eta zientzien arloan. Horrela, "Historia Naturaleko Museoak" sortu ziren, obrak kontserbatu, klasifikatu eta zabaltzeko asmoarekin.
Objektua inbestigazio, organizazio, ikasbide eta mezu gisa erabiltzen zen. Objektuak hitz egiten du eta museoaren bidez bere hitza zabaldu dezake. Adibidez, arroka zati bat giza herraminta bat bezala, arkitektura primitibo edo geologia ikuspegitik ulertu daiteke. Museoak guzti hau erakusten du.
Hala ere, didaktika asmo honek museo asko deposito bihurtu ditu, objektuak nolanahi jarriz, kartel oso txiki eta azalpen oso espezializatuen bidez. Museo batek gidoi, muntaia eta eszenografia bat izan behar du, transmititu nahi den mezuaren bidez aurrez aurreko ikuskizun bat eratuz.
XXI. mendeari begira, museo elektronikoaren ideia zabaltzen ari da. Honek ondarearen kontserbazioaren eta mezuaren ideia uztartzen ditu. Alde batetik kolekzionismoaren ideia kontserbatu egiten du, eta bestetik, errekurtso elektronikoen bitartez ikuskizun interaktibo, mezuen produkzioa, irudi, 3D ... erabilita mezua zabaltzen du.
Guzti honekin hurrengoa adierazi nahi dut: Museoa arte eta publikoaren arteko bidea izan behar du.
Arkitektura ikuspegitik museoari buruzko ideia modernoak lau dira.
- Limiterik gabeko hazkundea duen museoa. Le Corbusier (1942)
- Oin libreko museoa. Mies van der Rohe, herrialde txiki batentzako museoarekin (1942)
- Forma berezien museoa. Frank Lloyd Wright, Guggenheim NY (1943-59)
- Museoaren disoluzioa / Boite en valise. Marcel Duchamp (1936-41)
-Museoa ezhoiko organismo bezala
Kontestu urbano kontsolidatuetan gertatzen ohi da, "efekto txoke" modura. Wright-ek New York-eko Guggenheim museoarekin hasi zuen. Urrutien iritsi dena Frank Gehry izan da, Guggenheim Bilbao museoaren bidez. Azken honek organizismoa, surrealismoa eta pop artea ditu inspirazio gisa.
Bilbo-ko museoak gela tradizionalak (arte modernoko koadroentzako), artista tailerraren errekreazioa (arte pop eta minimal-erako), altuera bikoitzeko espazioak (instalazioak, kolekzio zehatzak eta bakarkako erakusgaiak jartzeko), txoko eta trantsizioko guneak (argazki, bideo edo berezitasunerako) eta gela handi eta neutroak dauzka (esposizio tenporal edo masiboentzako).
Honako eraikinak oso deigarriak dira eta, hortaz, bisitaria soilik edukiontzia gogoratzen du. Barneko edukia soilik ideia difuso eta txiki batean geratzen da, kanpoaldeak ezkutatzen duelarik.
Honako museoen artean Niemeyer-en Niteroi museoa, Calatrava-ren Milvakee-koa, Tschumi-ren Tourcoing-eko Arte Garaikideko Zentroa edo Isozaki-ren Domus Museoa aurkitzen dira.
-Kutxaren eboluzioa
Museoa kontainer edo edukiontzi basiko bat bezala ulertzen du honek. Le Corbusier eta Mies van der Rohe arkitektoei esker espazio txikietan zatitzen den kutxaren ideia bukatzen da. Mies van der Rohe-k oin librearen ideia ekarri zuen, Le Corbusier-ek, aldiz, brutalismoarena.
Horrela, ideia honen eredu gisa hurrengo museoak aurkitzen ditugu: Affonso Eduardo Reidy-ren Rio de Janeiro-ko Arte Moderno-ko Museoa, Lina Bo Bardi-ren MASP-a, Pariseko Pompidou zentroa edo Herzog eta de Meuron-en Londreseko Tate Modern museoa.
Horrela, ideia honen eredu gisa hurrengo museoak aurkitzen ditugu: Affonso Eduardo Reidy-ren Rio de Janeiro-ko Arte Moderno-ko Museoa, Lina Bo Bardi-ren MASP-a, Pariseko Pompidou zentroa edo Herzog eta de Meuron-en Londreseko Tate Modern museoa.
Centre Pompidou, Paris
Kutxaren ideia oso definitua dauka eta obra intenporal, estruktural eta funtsezko formak dituztenak eratzen ditu.
Hauen artean Tadao Ando-ren Shiga-ko Argi Naturaleko museoa, Fort Worth-eko Arte Modernoko museoa, Pei-ren Louvre-ko Piramidea edo Foster-en British Museum-a aurkitzen dira.
Louvre-ko piramidea, Paris
Interbentzioa egin eta proiektatzeko garaian arkitekturan enfasi osoa jartzen da, eraikinaren egitura espazialean, museoaren tradizio tipologikoan. Kolekzioen izaeran espazioak pentsatzen dira.
Honako museoen artean Kahn-en Yale Center for British Art, Moneo-ren Erromatar Artearen Museoa edo Emilio Tuñon eta Luis Moreno Mansilla-ren Arte Ederren Museoa aurkitzen ditugu.
Erromatar Artearen Museoa
-Bere baitan korapilatzen den museoa
Bere kolekzioaren inguruan eta espazioetan korapilatu eta kanporantz irekitzen diren museoak dira. Bere kolekzioen pieza propioak ulertzen ditu eta bere espazioa ematen dio. Barnealdean kolekzio eta museoen kriterioak jarraitzen dira. Kanpoaldean, berriz, espazio urbanoa, lorategi eta paisaiak aurkitzen dira.
Hauen artean John Soane-ren Londreseko museo-etxea (1837), Siza-ren A Coruña-ko Arte Ederren museoa edo Libeskind-en Felix Nussbaum eta Judu-Museoa ditugu.
Museo-etxea, John Soane
-Zati ezberdinen collagea den museoaMuseoen programek daukaten konplexutasuna dela eta, eraikinaren zati bakoitza autonomoa da, lengoai arkitektoniko desberdin bat hartuz. Zatikazko nortasuna dauka.
Hauen artean James Stirling-en Staatsgalerie, Alessandro Mendini-ren Arkitektura museoa edo Richard Meier-en Getty Fundazioa aurkitzen dira.
Staatsgalerie
-Antimuseoa
Museoa izan nahi ez duena da, errealitatean disolbatuz eta edozein soluzio konbentzional ezeztatuz.
Hauen artean Marcel Duchamp-en "Boite en valise", Lacaton eta Vassal-en Tokyo-ko Palais edo Tinglado 2 exposizio zentroa aurkitzen dira.
Boite en valise
-Desmaterializazio formakDesagertzen saiatzen da, energia, argia eta transparentzia erabiliz. Hau Renzo Piano-ren Beyeler Fundazioan, SANAA-ren Lida-ko museo eta IVAM-ean, Nouvel-en Pariseko Museé des Arts Premiéres edo Huidobro eta Chemetov-en Pariseko Natur Zientzien Museoa-n ikus daitezke.
Beyeler Fundazioa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)