miércoles, 28 de septiembre de 2016

Cartografías de la memoria

"El ser definitivo del mundo no es materia ni es alma, no es cosa alguna determinada, sino una perspectiva", "... donde está mi pupila no hay ninguna otra." "...somos insustituibles". 

(Ortega y Gasset)

Gizaki bakoitzak ikuspuntu desberdin bat daukagu, mundua ezberdin ulertzen dugu. Horrela bada, ba al dago gauza bat ulertzeko metodo zehatz bat?

Aby Warburg-en metodo heuristikoak hainbat irudien bitartez gauza bat ulertzeko aukera ematen digu, bakoitzak modu desberdin batean ulertzeko. Horrela, irudi desberdinen arteko erlazioa da garrantzitsuena bere Atlas obran. Collage-n bitartez, irudi edo argazki bakoitzak Atlas honen lamina bat osatzen zuen. Lamina bakoitzean kontzeptu edo ideia bat osatzen zen, baina hura ez zen bertan ikusten. Izan ere, irudien arteko konexioan dago gakoa. Horrela, garrantzitsuena ez da ikusten dena, pentsatzen dena baizik. Joera hau ere surrealismo garaiko obretan nabarmentzen da.



"Aby Warburg, Atlas"


Iraganeko proiektu bat: Ondarreta (3. maila)


martes, 27 de septiembre de 2016

Atzoko industria garrantzitsu, gaurko eraikin erreferente

Industria Iraultza aurre pauso ikaragarria suposatu zuen eta hiri eta herrien hirigintza aldatu zuen. Industria-gune handiak eraikitzen hasi ziren, bai eta industriarako behar ziren eraikinak. Horrela, fabrikak, biltegi, lantegi, … handiak eraiki ziren, gaur egun oraindik ikusten ditugunak. Hala ere, horrelako lantegi askok gaur egun bere ateak itxi egin dituzte, hiri eta herrietan hondakinak diren edo erabilerarik gabeko eraikinak utzita. Hau jakinda, erreferente bihurtu ziren eraikinak bota eta ahaztu behar al dira?

Antzinako industria eraikin hauek bere potentziala zeukaten bere garaian. Hortaz, zergatik ez berrinterpretatu bere antzinako irudia? Zeba ez berriro erabili eta bere erreferentzia mantendu? Irudi eta programa aldaketa batzuen bitartez eraikin hauen potentziala birpentsatu  eta eraikin garrantzitsu bihurtu daitezke berriro. Jarraian adibide batzuk aurkitzen dira.  


"Tabakalera, Donostia"



"Alhondiga, Bilbo"



"Frosilo, Kopenhage"


Gipuzkoako Zaldibi herriaren kasuan Bilore lantegia izan zen garai honetan eraikitako eraikin erreferente edo garrantzitsuena. Hala ere, industria itxi eta gero eraikinaren erabilera galdu eta hondakin bihurtu zen. Hala ere, bere kokapena dela eta, oraindik herriaren irudi ikoniko edo garrantzitsuenetakoa izaten mantentzen da, bertako paisaiaren parte izanik. 


"Bilore, Txindoki mendiaren aurrean"


Irudi hau ikusita, ezinezkoa da lantegia herriaren irudietako bat dela ez esatea. Gainera, herriaren sarreran kokatuta dago, ongi etorria emanez. Horrela, eraikinaren potentziala eta garrantzia oso handia da. Horrela, Bilore birpentsatu daiteke eta berriro erabilgarri bihurtu? Baliteke etorkizunean Bilore-n hartutako hurrengo argazkia hain arraroa ez izatea.



"Industria domestikoa"